logo Conferencia Visio 2014. Congreso Internacional sobre Vigilancia e Inteligencia Sistemática para la Innovación en las Organizaciones

Berriak

2014-10-20 16:44:04

Irekita VISIO 2014 Biltzarrean izena emateko epea

2014-07-22 16:04:35

2014ko urriaren 16an eta 17an hartuko du Donostiako Basque Culinary Centerrek VISIO Biltzarra, SPRIk, TECNALIAk eta IK4k erakundeetan Berrikuntzarako Zaintza eta Inteligentzia Sistemakoari buruz sustatzen dutena.

Edizio honetan, hauek izango dira protagonista: zaintzaren egitekoa krisialdi eta ezegonkortasun-garaian, diziplinaren itzulera ekonomikoa, inteligentzia vs segurtasuna eta profesionalaren zeregina. Joera berri eta enpresen esperientzien berri izateko ohiko espazioak ere izango ditugu. Eta programa osatzeko, bi saio sektorial ere baditugu: bat elikadurakoa eta beste bat turismokoa.

VISIO antolakuntzak Silken Amara Plaza Hotelarekin akordio batera heldu da VISIOra datorren jendea bertara joan dadin tarifa berezi batekin.

Informazio gehiago: Non lo egin?

Martxan da VISIO 2014

2014-03-03 09:00:00

Martxan da VISIO biltzarraren 5. Edizioa: Berrikuntzarako zaintza eta inteligentzi sistematikoari buruzko biltzarra, 2014ko urriaren 16 eta 17an ospatuko da Donostian, Basque Culinary Centerren.

VISIO 2014 Zaintza Teknologikoari eta Inteligentzi Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da.

Hemendik aurrera nobedade guztiei buruz informatzen joango gara.